2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Do edo Ut?

"Do latindar idazkeran eta C anglosaxoi idazkeran, Do maior eskala diatonikoko (alterazio gabeko eskala bakarra) lehen nota edo gradua da." Horrela definitzen du Wikipediak, normalean, mundu guztiak ezagutzen, ulertzen eta barneratzen duen lehendabiziko nota musikala.

Hala ere, hasiera batean nota honen izena "Ut" zen. VIII. mendean idatzitako "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria. XI. mendean, Guido D'Arezzo, idazki honetan oinarritu zen nota musikal guztiak izendatzeko.

Musika-lan edo konposizio ezagunenei dagokienez (Sinfoniak, hain zuzen) asko izan dira historian zehar "Do maior" tonuan konposatu dituztenak, haien artean:
Georges Bizet, Richard Wagner, Ludwig van Beethoven, Antonio Vivaldi....

"Do" notak ere, "Sol" eta "Fa" notek bezala, klabe propioa du. Eta ez klabe bakarra, bi baizik: Do klabea hirugarrenean edo kontralto klabea eta Do klabea laugarrenean edo tenore klabea.


Bestetik (eta bitxikeria moduan) sinestesia kasuetan; hau da, zifrak koloreekin, notak koloreekin edo dena delakoak nahi gabe edo modu automatikoan lotzen dituzten pertsonen kasuetan, orokorrean, "Do" nota kolore gorriarekin lotzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina