Astekaria

2015 / 12 / 15
Lehendabiziko praktikan, Josuneren tutoretzapean gauden 3 taldeek DAL aurkezpenak burutu ditugu. Bigarren praktikan, aldiz, G03-ko taldeek Sites-ean planifikatutako proiektuak aurkeztu ditugu gainerako klasekideen aurrean.

Beste taldeen DAL aurkezpenei esker, orain arte ezagutzen ez nituen ondare kulturalak ezagutzeko aukera izan dut. Eta, Sites-ei dagokienez, planteatutako proiektu desberdinak interesgarriak suertatu zaizkit.

Gure sustraiak non errotu eta garatu ziren jakiteko ezinbesteko praktika iruditu zait gaurkoa. Inguruan duguna ezagutzen eta zaintzen hasteko garaia dela uste dut.

2015 / 12 / 08
Jai eguna

2015 /  12 / 01
DAL astea

2015 / 11 / 17
Aurrez egin genuen mapa kontzeptuala irakasleari erakutsi diogu. Ondoren, gure proiektuko "egoeraren azterketa" atalari eman diogu hasiera. Horrela, erantzun hipotetiko batzuk osatzea lortu dugu, egoerari erantzuna emateko asmoarekin.

Bestetik, "Delicious" plataforma ezagutu dugu. Web-eko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzu baliagarria.

Lehenengo praktikan, burutu beharreko jarduera azaldu digu irakasleak. Baina, gure taldeko kideek ariketa asteburuan zehar egin genuenez, hurrengoari ekin diogu.

Jarraian, bakoitzak bere kabuz bete duen "materiala aztertzeko fitxa" gure Sites komunera igo dugu, "Ematekoak" atalean txertatuz.

2015 / 11 / 10
Hasteko, Word programarekin aritu gara. Testu bat landu eta moldatu behar izan dugu (bibliografia eta APA arauak, orrialde zenbakiak jarri, orrialde zuriak tartekatu, orrialde jauziak egin...)

Word programari buruz nahiko nekien arren, oso baliagarria izan zait gaurko praktika beste hainbat baliabide ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko.

Ondoren, taldeka, Sites-ean aritu gara. Eta, proiekturako beharrezkoa den mapa kontzeptuala eraikitzen hasi gara. 

Gaur taldeka burutu dugun lana baliotsua izan da; izan ere, egunak igaro ahala gure arteko harremana sendotzen doala nabaritzen dugu, eta hori positiboa da talde dinamikarako.

 2015 / 10 / 27
Irudien moldaketarako, "Paint", "GIMP" eta horrelako beste hainbat programez gain, Microsoft Office-ko "Picture Manager" ere erabili dezakegula azaldu digu irakasleak.

Bestetik, Blog-ean, sarrerak bideoekin egin ahal izateko YouTube-tik zuzenean egin dezakegula edo YouTube-tik link-a kopiatuta izan daitekeela argitu du.

Jarraian, Vimeo plataformarekin aritu gara (honetaz baliatu naiz nire Blog-ean bideotxo bat txertatzeko).

Sarreretan estekak txertatzen ere ikasi dugu, eta "Creative Commons" lizentzien inguruan aritu gara praktikaren zati handi bat.

Taldeka burutu behr izango dugun Proiektua aurkeztu digu: IKT-ak LH-n integratzeko (Site) burutzeko pausuak azaldu eta lan-taldeak antolatu.

Azkenik, "Jetas y pasotas" artikulua irakurri, eta horren inguruan eztabaidan aritu gara. Benetan interesgarria.


 2015 / 10 / 20
Alde batetik, Blog-a, website mota bat dela ulertu behar dugula esan digu irakasleak; baita, edonork edonondik (eta dohainik) argitarapenak eta iruzkinak egin ditzakeela. Hauek lagungarriak dira informazioa gorde, elkartrukatu, lanak egin eta proiektuak garatzeko. Ezinbestekoa da gaia ondo aukeratu eta finkatzea (nire kasuan, musika eta hezkuntza).

Azkenik, aipatzekoa da gure burua nola aurkezten dugunaren kontuak berebiziko garrantzia duela; eta nola ez, idazkera zuzen bat mantentzeak.

Gauzak horrela, Blog-a zabaltzeko prest gaude.

Orain arte, Blog bakarra sortu izan dudanez, gaurko praktika baliagarria izan zait zenbait gauza berri ikasteko eta, nola ez, nire Blog berrira eramateko.

2015 / 10 / 13
Gaurkoan, irakasleak bere aurkezpena eta ikasgaiarena egin ostean, ikasle bakoitzak praktikak non burutu dituen eta zer ikasi duen galdetu digu. Jarraian, Egelan dagoen dokumentu bat deskargatu, eta gure "ikasle fitxa" bete dugu.

Bestetik, IKTen inguruko galdetegi bat burutu dugu (aurrezagutzak).

Power point baten bidez, zenbait kontzeptu teoriko azaldu dizkigu gaurkoan.

Gmail-aren inguruan aritu gara; eta hari dagokionez, hurrengoa landu da:
- Etiketak nola sortu
- Iragazkiak nola sortu
Google scholar = Google akademikoa baliagarritasuna.
Google bilaketak (-hitza edo +hitza)

Esan beharra dut "IKT inguruko ideiak" galdetegia burutzea oso baliagarria izan zaidala, Izan ere, zenbait kontzeptu argitzeko ezinbestekoa izan zait.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina