2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Do edo Ut?

"Do latindar idazkeran eta C anglosaxoi idazkeran, Do maior eskala diatonikoko (alterazio gabeko eskala bakarra) lehen nota edo gradua da." Horrela definitzen du Wikipediak, normalean, mundu guztiak ezagutzen, ulertzen eta barneratzen duen lehendabiziko nota musikala.

Hala ere, hasiera batean nota honen izena "Ut" zen. VIII. mendean idatzitako "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria. XI. mendean, Guido D'Arezzo, idazki honetan oinarritu zen nota musikal guztiak izendatzeko.

Musika-lan edo konposizio ezagunenei dagokienez (Sinfoniak, hain zuzen) asko izan dira historian zehar "Do maior" tonuan konposatu dituztenak, haien artean:
Georges Bizet, Richard Wagner, Ludwig van Beethoven, Antonio Vivaldi....

"Do" notak ere, "Sol" eta "Fa" notek bezala, klabe propioa du. Eta ez klabe bakarra, bi baizik: Do klabea hirugarrenean edo kontralto klabea eta Do klabea laugarrenean edo tenore klabea.


Bestetik (eta bitxikeria moduan) sinestesia kasuetan; hau da, zifrak koloreekin, notak koloreekin edo dena delakoak nahi gabe edo modu automatikoan lotzen dituzten pertsonen kasuetan, orokorrean, "Do" nota kolore gorriarekin lotzen da.

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

"Do, Re, Mi, Fa"

Musika lehenengo aldiz entzuten, sentitzen, bizitzen dugun momentutik gelditzen da (onerako edo txarrerako) gurekin, guregan. Urteak eman ditugu Eskolan zein Akademian, txirula zein piano, solfeo zein diktado "Do, Re, Mi, Fa" gora eta "Do, Re, Mi, Fa" behera. Asko dira aurreko hau jasan ezin dutenak; baina, beste askok, ezinbestekotzat dugu gure bizitzan. Egungo Hezkuntza Sistemak, Musikari, behar duen arreta guztia eskaintzen ez diola uste dutenen txokoa da hau. Arte honek Hezkuntzarekin duen lotura eta nota musikalen inguruko zenbait bitxikeria aurkitu ahal izango ditugu berton. Besterik gabe, ongi etorri!