2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Si

Heldu da eguna. "Do maior" eskala diatonikoko zazpigarrena eta azken nota denaren inguruan arituko gara gaurkoan. "Si" nota musikalari "B" letra esleitzen zaio anglosaxoi idazkeran.

VIII. mendean idatzitako "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria. Soberan dakigun moduan, Guido d'Arezzok nota musikalen izenak finkatu zituen XI. mendean; hala ere, "Si" nota musikala Flandesko Anselmok izendatuko zuen mende batzuk beranduago ("Sancte Ioannes").


"Si" nota musikalari dagokionez, ohikoa da sinestesikoen artean kolore larrosarekin lotzea.

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

La

Honakoan, dagoeneko aski ezaguna egiten zaigun "Do maior" eskala diatonikoko seigarren nota musikalaren inguruan arituko gara. Latindar idazkeran "La" ezagutzen dugun nota musikalari, "A" letra esleitzen zaio anglosaxoi idazkeran.

Dakigun moduan, VIII. mendean sortutako "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria ("LAbii reatum").

"La" nota musikala, gainerakoen altuera zehazteko oinarritzat hartzen da. Horrela, beste nota musikalen frekuentzia zehaztu nahi denean, ohikoa da "La" diapasoiari erreferentzia egitea.


Sinestesia musikala pairatzen duten pertsonen artean, "La" nota musikala, kolore berdearekin lotzen da orokorrean.

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Sol

Anglosaxoi idazkeran "G" letra esleitzen zaion, eta guk latindar idazkeran ezagutzen dugun "Sol" nota musikala, "Do maior" eskala diatonikoko bosgarren nota da.

Beste sei nota musikalek bezala, Erdi Aroan idatzitako eta, ondoren, Guido d'Arezzok nota musikalen izenak zehazteko oinarri bezala erabilitako "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria ("SOLve populi").

Musika-lan entzutetsuenen artean, Ludwig van Beethovenek Errusiako Alejandro I Zar-ari konposatutako eta eskeinitako "Sonata nº8" aurkitu dezakegu,  "Sol maior" tonuan.


Guztiontzat aski ezaguna den eta betidanik ezagutu dugun klabea "Sol" nota musikalarena da: Sol klabea.