2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Fa

"Do maior" eskala diatonikoko laugarrena den "Fa" nota musikalari, "F" letra esleitzen zaio anglosaxoi idazkeran.

Bloga jarraitzen duzuenok soberan ezagutzen duzuen, eta VIII. mendekoa den, "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria "Fa" nota musikalak ("FAmuli tuorum").

"Fa" nota musikalak ere, "Sol" eta "Do" nota musikalek bezala, klabe propioa du.


Betiko lez, eta bitxikeria moduan, aipatzekoa da sinestesia kasuetan "Fa" nota musikala bioleta kolorearekin lotzen dela, orokorrean.

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Mi

Aste honetan "Do maior" eskala diatonikoko hirugarren nota musikalaren inguran arituko gara. Anglosaxoi idazkeran "E" letra esleitzen zaion notari, "Mi" deitzen diogu latindar idazkeraren ondorioz eta gure egunerokotasunean.

VIII. mendeko, eta dagoeneko, aski ezaguna egiten zaigun "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria "Mi" nota musikalak ere ("MIra gestorum").

Sinestesia musikala delakoa pairatzen duten pertsonek, orokorrean, "Mi" nota musikala urdin argiarekin lotzen dute.


2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Re

"Do maior" eskala diatonikoko bigarren nota dugu honakoan. Latindar idazkeraren ondorioz, ezagutzen dugun "Re" notari, "D" letra esleitzen zaio anglosaxoi idazkeran.


Aurrekoan esan bezala, VIII. mendean idatzitako "Ut queant laxis" bertso erlijiosoan du jatorria "Re" notak ("REsonare fibris"). Eta dakigun moduan, XI. mendean, Guido D'Arezzo idazki honetan oinarritu zen nota musikal guztiak izendatzeko.

"Re maior" tonuan konposatutako Johann Pachelbel-en "Canon" musika lana dugu adierazle aipagarriena.

Azkenik, eta notak koloreekin nahasten diren sinestesiaren inguruko kontuekin jarraituz, esan beharra dago "Re" nota kolore horiarekin lotzen dutela sinestesia mota hau pairatzen duten pertsonek.